2009-04-25

Biraoentzako hiru zutabeen metodoa

Kike Amonarriz-ek artikulu baten aurretik blog honetan agertu dan gai bat jorratu dau. Hau da, euskarak ia balio dauen iraintzeko. Hitz solte batzuk agertu dira bere artikuluan eta baita biraoak botatzeko hiru zutabetako metodo bat, azken hau Antton Olariagaren metodoa izanda. Zutabe bakoitzeko hitz bana hartuta eta konbinatuta ezatsegina dan zeozer lortu daiteke. Hemen hiru zutabeak jarriko dodaz ta hitz solteak ezkerreko zerrendara gehituko dodaz. Bueno ba, badakizue, jendea iraintzen hasi beharko da, ezta?

Zerri gezurti halakoa
Asto lapur madarikatua
Zorri zikin alena
Zakur alfer ustela
Putre zital nazkagarria
... ... ...

2009-04-23

Getxoko liburu azoka

Apirilaren 23tik 26ra Algortako metroko plazan liburu azoka ospatuko da. Urterolez erosten diran liburuak %10eko beherapena eukiko dabe, beraz badakizue, interesatuta zauzienok bueltatxu bat emon, beharbada zeozer topaten dozue ta.
Horrez gain, Maiatzak 21etik 24ra bigarren eskuko liburu azoka solidarioa ere ospatuko da Getxon. Bertan erabilitako liburuak oso oso merke saltzen dira eta batzen dan dirua helburu solidario batetarako erabiliko da. Nik erosi izan dodaz liburu politak euro batean. Animatu eta ia zeozer interesgarria topateko suertea dekozuen.

2009-04-20

Txapelketaren amaiera

Beste urte batez Asier Agirrek irabazi dau palazko banakako txapelketa. Aurten Unai Villa izan dau finalean aurkari. Partidu erdirarte markagailuak bardinketa erakusten eban baina hortik aurrera Asier nagusitu zan 22-13 emaitzagaz amaituz. Beste barik zorionak Asier!

Image Hosting by Picoodle.com

Esku pilotako afizionatuak bazarie, hasi eskuak gogortzen Sopelako jaietako binakako txapelketan parte hartu gure badozue.

Palan, binakako txapelketa bat egitea aipatu da. Nonor interesatuta badago edo jendea ezagutzen badau, mezua itxi hemen ta bikote kopuru polit bat urteten bada zeozer egingo dogu danon artean.