http://www.ukberri.net/ orritik hartutako informazioa:
"Behin, Ganebarri gaztetxea zen etxearen (Sabino Arana, 105. Sopela) hiru jabeek eta aurkeztu behar ziren bost ertzainetatik bik deklaratu ostean, sei gazteen aurkako akusazioa atzera botatzea erabaki du fiskalak, ezertxo ere frogatzerik ez zuela ikusita. Hartara, epaileak errugabetzat jo ditu auzipetuak, gaur goizean, BIlboko Buenos Aires kaleko Bizkaiko Lurraldeko Auzitegian egindako bistan. Usurpazio delitua egotzita, 2.400 euroko isuna (20 euro eguneko, lau hilabetetan zehar) eskatzen zuen bakoitzarentzat fiskalak; dagoneko gazteetako batzuei diru-bahiketen bidez kobratutakoa baino gutxiago, alegia. Abokatuek adierazitakoaren arabera, 3.000 euro baino gehiago atera dizkiete auzipetuetako zenbaiti. Bada, epaileak gaur absoluzioa emanda, bahitutako diru hori bueltatzea baino ez da falta."
"Epaia pozarren hartu dute sei gazteek eta euren abokatuek, nahiz eta bi urte itxaron behar izan duten absoluzioa lortzeko. Letraduetako batek UKBERRI.NETi adierazi dionez, bere garaian akusazioa atzera botatzea eskatu zioten fiskalari, "inolako frogarik ez zegoela" argudiatuta. "Hala ere, nahiago izan zuten gazteak bi urtez Damoclesen ezpata gainean erortzeko arriskuan jarri eta horietako batzuei 3.000 euro baitzea". Prosezua "zentzu komunaren kontrakotzat" jo du abokatu horrek. Dena den, horrelakoak "Espainiako justizia administrazioan gero eta ohikoak" izaten ari direla nabarmendu du, "batez ere gazteen aurkako auziak direnean". "
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario