2008-07-08

Agur Patxi

Esku pilota berreskuratu eban pilotaria erretiratzen jaku. Astelehenean Labriten azkeneko bider jolastu eban (ta irabazi!), ondino beste partidu bat jolastuko dau Uztailaren 10ean bere herrian (Agoitz). Pena da hain momentu onean egonda (pasadan urteko banakakoantxapelketa ederra egin eban eta BBK mastersean finalera sartu zanBarriola eliminatuta) erretiratu nahia baña bueno, holan gure badau zer egingo jako. Hemen bere palmaresa, ia nor dan hau dana lortzen dauen hurrengo pilotaria...

Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com
Palmaresa:
1990ko Munduko txapelduna zaletu mailan.
1991ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
1998ko Espainiako buruz-buruko azpitxapelduna.
1998ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
2000ko Espainiako buruz-buruko txapelduna.
1999ko Espainiako buruz-buruko txapelduna.
1999ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
1992ko Euskadiko 4 ½ko txapelduna.
1993ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
1994ko Euskadiko 4 ½ko txapelduna.
2001ko Buruz-buruko azpitxapelduna.
1996ko Espainiako buruz-buruko txapelduna.
1996ko Euskadiko binakako azpitxapelduna.
1997ko Espainiako binakako azpitxapelduna.
2000ko 4 ½ko txapelduna.
2001ko 4 ½ko azpitxapelduna.
2007ko BBK masters buruz buruko azpitxapelduna.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo, blogari lagun hori:

Pasa den ekainaren 13an Algortako Aldai kulturgunean aurkeztu genuen http://komunitatea.ukberri.net/ Erandio eta Uribe Kostako blogari euskaldunen komunitate digitala osatzeko tresna. Tresna horrek, Feevy aplikazioa erabiliz, aukeratutako hainbat RSS irakurtzen du eta irakurleari eskualdeko gune euskaldunak begirada batean errepasatzea uzten dio. Gutxi gora behera, Fotologen faboritoak bezala funtzionatuz.

Sarean ere eskualdeko euskaldunak trinkotzea, blogari euskaldunak subjektua bihurtzea, euskarara hurbiltzen direnei euskarazko irakurgaiak eta euskaldunak topatzeko lana erraztea, euskaldunak blogak euskaraz idazteko animatzea, eta blogari euskaldunok elkarren berri izatea dira, besteak beste e-UKomunitatearen helburuak.

Horren albistea hemen daukazue:

http://www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=8282

Eta Mikel Iturbe blogariak egindako azalpen laburra, berriz, hemen:

http://www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=8283

e-UKomunitatea begiratzen baduzu, bertan topatuko dituzu zirriborroa egiteko aukeratutako gune batzuk (tartean zeurea, behin behinean) eta dagoeneko bertan agertzeko baldintzak bete eta baimena eman dutenak.

Beste hainbat lanek urrats hau ematea atzeratu badute ere, mezu honen bitartez zure baimena eskatu nahi dizugu behin betiko zure gunea bertan izateko eta horrek eskatzen dituen baldintzen berri eman nahi dizugu:

1.- Gunearen idazleak (zuk zeuk kasu honetan) ahozko edo idatzizko baimena ematea.
2.- Zure gunean UKBERRI.NET edota e-UKomunitatearen esteka edo link-a jartzea.
3.- Euskara hutsez idaztea.
4.- Erandio edota Uribe Kostakoa izatea.

Hortaz, ados edo kontra egotekotan erantzutea baino ez duzu egin behar. Dena den, edozein zalantza izatekotan, posta elektronikoz zein aurrez aurre erantzuteko prest gaituzu.

Mila esker zure arretagatik,

Iñigo,
UKBERRI.NET
e-ukomunitatea[abildua]ukberri.net