2009-01-04

BANAKAKO II. PALA TXAPELKETA

-Apuntatzeko azken eguna Otsailaren 8a izango da, sorteoa egiteko eta partaideei partiduak eta txapelketako datuak emoteko.
-Apuntaten danak 5 euro.
-Txapelketa hasieran talde ezberdinetako ligillekaz izango da eta gero apuntatu dan jendearen arabera, talde bakoitzeko lehenengoak eta bigarren onenak( bigarrenak zenbat pasatzen diren, partaide kopuruaren arabera izango da) eliminatoriako fasera pasako dira.
-Alkarren kontra jolasten dabenak ados jarri behar dira ze frontoian jolastu. Ez badira ados jartzen niri emongo dauztie euren aukerak eta sorteo mota bategaz argituko da. Final aurrekoetan, finalean eta 3. eta 4. postuetako partiduak (Loiun, Urduliz edo Sopelan, erabaki behar da) jolastuko dira.
-Txapelketa irudiko pala motagaz eta teniseko pelotekaz izengo da.
-Teniseko pelotak, bakoitzak bereak eroango dauz eta sakearen jabeak erabakiko dau ze pilota erabili.
-Partidu bakoitza 22 tantura izando da, ez pasadan urtean bezala 25era zala!
-Partiduak aste bakoitzeko astelehenetan jarriko dira, baña jokalariak ados badagoz fetxaz aldatu ahal da. Hori bai, aste horretan jolastu beharko da, hurrengo astean hurrengo ronda jolasteko.
-Partiduetako epaileak jolasten daben jokalariak izando dira. Zerbaitegatik ados geratzen ez bazarie deitu eta ni epaile izanda beste egun baten jolastuko da.
-Sariak:
Irabazleak batutako diruaren %60
Bigarrenak batutako diruaren %30
Hirugarrenak batutako diruaren %10
(Jende asko apuntatu ezkero dirua beharrean txapela edo koparen bategatik aldatu ahal da, apuntatutako jendearen gehiengoa ados badago).
-Datuak orri honetan itxi edo niri deitu emoteko (695 783 153). Hurrengo datuak eskatzen dira:izena, telefono zenbakia eta email helbidea (eukiz gero).
-Txapelketa Otsailaren 16an hasiko da.

Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com

No hay comentarios: