Guk Orozketako auzotik egin dogu ibilbidea. Kontuz! Orozketan parking antzeko bat dau eta ez despistatu gu bezela, askoz gorago igo al dala kotxea ta bueltan hankak eskertuko dabe. Egurrezko zeinale bat ikustean pistatik aldendu beharra dago Mugarrara bidean.
Igoeratxu bat dau eta hau amaitzean politena dator. Gu puntara ien aurretik kobak ikustera pasatu gara ta gero egin dogu igoera.
Hor arte oso ondo joan da eguna, baña jeitsieran gizaseme bateri bururatu jako buelta ezberdina egitea. Buelta laburra eta polita, noski, baña azkenean infernuko buelta bihurtu da mendi txiki pilloa igoz, simetatik eskalatuz eta giharrak ahituz.
Laburpen bezela, Mugarrak merezi dau, baña kontuz nogaz zoazien...
2 comentarios:
Mendiak igo eta gainez gain ibiltzea plazer bat da benetako mendi zale batentzat. Mugarrara igo ostean, ingurutik eman genuen buelta pastelari jarri ohi zaion ginda bezelako zerbait izan zen. Inork Urkiola ingurutik buelta bat emateko sherpa bat behar ezkero, deitu Arizkori.
Sherpaaa????
Ta zergatik ez euztazun motxila eroan?
Publicar un comentario