2008-07-30

Artikoko altxorra

USGS-aren (US Geological Survey) arabera, Artikoak petroleozko 90 bilioi barril gordetzen dauz. Honez aparte gas naturala eta gas natural likidotuak ere badekoz. Kontuan hartuta gaur egun erregai honek balio daben dirutza, herrialde batzuk iparraldera begira jarri dira.
Antza, bertan ondino aurkitu barik dagoen petroleo guztiaren %13a, aurkitu barik dagon gas natural osoaren %30a eta aurkitu barik dagon gas natural likidotu osoaren %20a gordetzen da.
Bush-ek kongresuan jada eskatu eban AEBtako kostaldeen hustiakuntza baimentzea holan inportazioekiko menpekotasuna murrizteko. Ikusi beharko da zelan amaitzen dan dana. Artikoko bizia (animali ta landareria) arriskuan dagoela dirudi ta baita biztanleak ere. Zer esanik ez, azkenaldian ia egunero entzuten dan planetaren berotze efektua ere hor dago, tenperatura handituz gero Artikoko izotza murriztuko zan eta hustiaketa asko erraztu ekonomikoki hustiaketa hau interesgarriagoa bihurtuz.
Bueno ba, herrialde bateri nonoiz Artikoa hustiatzea bururatzen bajako hemen dekozue zeintzuk diran hustiatzeko lurrak eukiko eben herrialdeak:

Image Hosting by Picoodle.com

2008-07-09

El Camin Encantau II

Web orri honen hasieran Asturiaseko bide honi buruz zeozer berba neban, Asturies-eko mitologia ezagutzera eman nahi dauen bidea da, non, bitartean inguruko herrixkak eta basoak ikusten doguzan . Oin esku artean dekodazan argazkiekaz "tour" txiki bat egingo dot. Benetan paseo polita dala eta oso gomendagarria.
Bueno ba, argazkian azaltzen dan erdiko pertsonaia "El Sumiciu" da. Esku artean duela gitxi euki dogun zeozer galtzen dogunean eta ez dogunean topatzea lortzen esaten dabe Sumiciu-a ibili dala barrabaskerietan. Ikustezina edo hain txikia da, ia ezinezkoa dala ikustea eta horrek errazten dotze edozein zulotik edo tartetik sartu ta urtetea.

Image Hosting by Picoodle.com

(ni, Sumiciu, Naiara)

2008-07-08

Agur Patxi

Esku pilota berreskuratu eban pilotaria erretiratzen jaku. Astelehenean Labriten azkeneko bider jolastu eban (ta irabazi!), ondino beste partidu bat jolastuko dau Uztailaren 10ean bere herrian (Agoitz). Pena da hain momentu onean egonda (pasadan urteko banakakoantxapelketa ederra egin eban eta BBK mastersean finalera sartu zanBarriola eliminatuta) erretiratu nahia baña bueno, holan gure badau zer egingo jako. Hemen bere palmaresa, ia nor dan hau dana lortzen dauen hurrengo pilotaria...

Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com
Palmaresa:
1990ko Munduko txapelduna zaletu mailan.
1991ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
1998ko Espainiako buruz-buruko azpitxapelduna.
1998ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
2000ko Espainiako buruz-buruko txapelduna.
1999ko Espainiako buruz-buruko txapelduna.
1999ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
1992ko Euskadiko 4 ½ko txapelduna.
1993ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
1994ko Euskadiko 4 ½ko txapelduna.
2001ko Buruz-buruko azpitxapelduna.
1996ko Espainiako buruz-buruko txapelduna.
1996ko Euskadiko binakako azpitxapelduna.
1997ko Espainiako binakako azpitxapelduna.
2000ko 4 ½ko txapelduna.
2001ko 4 ½ko azpitxapelduna.
2007ko BBK masters buruz buruko azpitxapelduna.

2008-07-02

Getxoztarrak

Lehengoan Mungiako Atxuri auzotarren argazkia erakutsi ostean Getxoztarrak ezin dodaz ahastu. Hementxe antzinako garaietako beste argazki bat.
Portsierto, artikulu oso interesgarri bat irakurri dot Algortarrei guaito deitzearen zergatia azaltzen dauena. Nonork interesa badeko hurrengo loturara sar dadila informatzera. Guaito ezizena bazilatzeko erabiltzen dauen hurrengoari aurpegira barre egin beharko jako jejeje.
http://euskara-eta-natura.blogspot.com/2008/07/algortarrak-guaitoak.html

Image Hosting by Picoodle.com

(izeko Pili, ama, osaba Manu)