2009-07-13

Midi d'Ossau (2.884m)

Goizeko 5:30tan izartuta gosaldu eta mendirantz abiatzen gara. Mendiaren hasieratik urrunen egoan parking-ean aparkatu ostean prestatu eta bidea hasten dogu.Image Hosting by Picoodle.com Hasiera txarrrrraaaa, mendi askotan topaten diren z itxurako bidexkak tokaten jakuz eta hor nahikotsu sufritzea tokaten jaku (Igorrek eta nik sufritu gendun, Arizkok ez eban izerdi tanta bat ere atara). Ordu t'erdiko bidearen ostean gitxi gora behera, errefugiora heltzen gara eta bertan kantinplorak edo antzekoak betetzeko aprobetxatzen dogu. Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.comErrefugiotik aurrera arrokaz betetako bidea jarraitu behar da ta gero aldapa gora barriro tximinia famatuetara heldu arte. Bertara Arizko bere nagusitasuna erakutsiz 5-10 minutuko aldeaz heltzen da. Nagusitasuna bai baña buru eskasia erakutsiz gu itxaron barik lehenengo tximinia igoten dau soka barik. Zein da arazoa? Gu heltzean euria eta txingorra hasten dala eta tximiniaren igoera arriskutsua bihurtzen dau. Igoera bertan behera itxitea erabakitzen dogu eta Arizko bertan ustea ere. Ez, broma da. Zelan edo holan gutako bat Arizkogana ietea lortzen dogu eta rapelatuz bajaten gara, lehenago gure erreflexuak proban jarrita jauzten zan harri bat saihestuz. Itxulera arina eta tristea baña aman putaseme hori ieteko irrikaz barriro hirurok!Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com

(argazkietan sakatuta, hauek tamainu handiagoagaz ikusiko dozue, edo hori uste dot behintzat).