2008-12-27

Aurpegi misteriotsua

Ze letxes pasa jatan argazkia atara zan momentu honetan? Kanejok emon euztan musuak nazka emon euztan edo gustatuko jatan...misterio misterio...

Image Hosting by Picoodle.com

2008-12-24

Kirikolatza

Hemen dekozue algortako kirikolatza sagarra jaten dagolarik. Sagar zati bat jaten graba dogu, natura inguruan egiten diren dokumentalen artean hito bat izango da bideo hau. Inoiz lortu ez dana lortu dogu.

2008-12-23

Binakako munduko palako txapelketa profesionalaren finala

Bihar jolastuko da txapelketako finala tartean sopeloztar bat dagolarik (Larrinaga). Arrastiko 17:00tan hasiko da festibala Gaubeka eta Beldarrain-Urkia eta Imanol partiduagaz. Arrastiko seirak eta hamarrean barriz, finala hasiko da, ETB-k zuzen-zuzenean emongo dauelarik. Ziskar II eta Galan-Fusto eta Larrinagaren kontrakoa izango da finaleko partidua.

Image Hosting by Picoodle.com

2008-12-22

Agenda digitala

Eguneko zereginak gogoratzeko zailtasuna badekozue edo beste barik agenda bat erabiltzeko kapritxoa badekozue eta ez badozue dirurik gastatu nahi agenda batetan Gaztezulok agenda digitala jarri dau bere web orrian gure dauenak deskargatu ahal izateko. Instalatzeko errez-erreza eta EUSKARAZ da! Hemen deskarga ahal izango dozue:

2008-12-17

El camin encantau III

Gaurkoan Asturiar mitologiako bi pertsonaia ezagutuko doguz. Lehenengoa "El hombre del saco" da, zein gauetan gaiztoak izan diren umeen geletara sartzen da eta umeak zakuan eroaten dauz leku ezezagun batetara zeinetatik inoiz ez diren itzuliko.Image Hosting by Picoodle.com
Bigarren pertsonaia "Lavandera" da. Pertsonai hauei ez zaie ikusiak izatea gustatzen eta behin ikusiz gero arropa bihurritzen laguntzeko eskatuko dotzue. Arropa eurak egiten daben kontrako zentzuan bihurritu behar da, bestela, ikusiak izateagatik mendekatuko dira eta errekan itoko zara.
Image Hosting by Picoodle.com

2008-12-06

Artxoa

Tenperatura freskatzen egoala ta zeozer beroa jan behar zan ta etxeko artxoa atara dogu kongeladoretik. Errezeta batzuk begiratu eta aukeraketa egin ostean martxan hasi gara.Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com
Azkenean holan gelditu jaku patata frijitu batzuekaz.

Image Hosting by Picoodle.com

Bueno ba, on egin!

2008-12-04

Durangoko azoka

Abenduaren 5tik 8ra goizeko 10:30tatik arrastiko 20:00tara Durangoko azoka zabalik egongo da. Liburuak, musika, giroa... animatu.

Image Hosting by Picoodle.com

Mutrikuko mamua

Badirudi Mutrikun mamu bat zegoela lotan eta orain olatuen energia aprobetxatzeko muntatu dan instalazioa ikusita hasarratu egin dala. Mutrikutik pasaz gero kontuz ibili mamuagaz. Orain arte ezin izan da argazkirik atara baña badau bideoren bat non bere garrasiak entzuten diren.

2008-11-29

Apostuak

Ezinezkoa zan tentazioa eutzitea eta lehenengo apostuak egin dodaz jarri dabezen makinetako batetan. Ondo dagoz holako makinak, euro bat jokatuta egon al da eta holan emozio gehiau jartzen dotzezu kirolei euro baten truke. Zeozer irabazten bada, orduan ederto! Hemen dekozue tiket baten irudia aurrekaldetik ta atzekaldetik. Kanejo! Ez dakit ze enpresatan zauzen ta ia ez bada konpetentziakoa... esango doztezu beste baterako.
Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com

2008-09-23

Aimar Irigoien - Izeta II

Domeka honetan aspaldiko aposturik interesgarrienetako bat burutuko da. Irigoienek eta Izetak hamar minutuko hiru txandatan 137,5 kg-tako harri kubiko bat altxa beharko dabe al daben gehienetan. Apostua 20.000 eurotakoa izango da. Zeinek irabaziko dau? Aposturik? jejeje

Image Hosting by Picoodle.com

2008-09-15

Herri kirolen pentatloi txapelketaren ideia

Palan txapelketa antolatu zan bezela, jendea interesata dabilela edo animata dabilela ikusiez gero igual zeozer antolatu ahalgo zan. Probak normalean baño suabetxuagoak izen beharko ziran, gu ez gagoz ta zekorren moduan 120 kg-ko harriak altxatzeko. Txingak 25kg, zakuak 40 kg...holako zeozer, inork minik ez hartzeko moduko txapelketa egiteko. Bueno ba gure badozue aukeratu ze kirol gustatuko jatzuen ta jende askok erakusten badau parte hartzeko interesa beharbada etorkizunean zeozer antolatu ahal izango da.

Image Hosting by Picoodle.com

(ingude-altxatzea)

2008-08-03

Aizkorrirako urteera

Euskal Herriko mendi mitiko bat gitxiau dekogu igoteko. Aurten Aizkorri igo dogu ta oso ondo egon zan. Erreza igoteko eta polit-polita, ganera jeitsiera egiterakoan Urbian dagon tabernan zeozer hartuta errezago bajaten da jejeje.
Abuztuan Midi d'Ossau? edo zeozer lasaitxuagoa?Image Hosting by Picoodle.com
( Igor, Haritz, Pintxo ta ni)

2008-07-30

Artikoko altxorra

USGS-aren (US Geological Survey) arabera, Artikoak petroleozko 90 bilioi barril gordetzen dauz. Honez aparte gas naturala eta gas natural likidotuak ere badekoz. Kontuan hartuta gaur egun erregai honek balio daben dirutza, herrialde batzuk iparraldera begira jarri dira.
Antza, bertan ondino aurkitu barik dagoen petroleo guztiaren %13a, aurkitu barik dagon gas natural osoaren %30a eta aurkitu barik dagon gas natural likidotu osoaren %20a gordetzen da.
Bush-ek kongresuan jada eskatu eban AEBtako kostaldeen hustiakuntza baimentzea holan inportazioekiko menpekotasuna murrizteko. Ikusi beharko da zelan amaitzen dan dana. Artikoko bizia (animali ta landareria) arriskuan dagoela dirudi ta baita biztanleak ere. Zer esanik ez, azkenaldian ia egunero entzuten dan planetaren berotze efektua ere hor dago, tenperatura handituz gero Artikoko izotza murriztuko zan eta hustiaketa asko erraztu ekonomikoki hustiaketa hau interesgarriagoa bihurtuz.
Bueno ba, herrialde bateri nonoiz Artikoa hustiatzea bururatzen bajako hemen dekozue zeintzuk diran hustiatzeko lurrak eukiko eben herrialdeak:

Image Hosting by Picoodle.com

2008-07-09

El Camin Encantau II

Web orri honen hasieran Asturiaseko bide honi buruz zeozer berba neban, Asturies-eko mitologia ezagutzera eman nahi dauen bidea da, non, bitartean inguruko herrixkak eta basoak ikusten doguzan . Oin esku artean dekodazan argazkiekaz "tour" txiki bat egingo dot. Benetan paseo polita dala eta oso gomendagarria.
Bueno ba, argazkian azaltzen dan erdiko pertsonaia "El Sumiciu" da. Esku artean duela gitxi euki dogun zeozer galtzen dogunean eta ez dogunean topatzea lortzen esaten dabe Sumiciu-a ibili dala barrabaskerietan. Ikustezina edo hain txikia da, ia ezinezkoa dala ikustea eta horrek errazten dotze edozein zulotik edo tartetik sartu ta urtetea.

Image Hosting by Picoodle.com

(ni, Sumiciu, Naiara)

2008-07-08

Agur Patxi

Esku pilota berreskuratu eban pilotaria erretiratzen jaku. Astelehenean Labriten azkeneko bider jolastu eban (ta irabazi!), ondino beste partidu bat jolastuko dau Uztailaren 10ean bere herrian (Agoitz). Pena da hain momentu onean egonda (pasadan urteko banakakoantxapelketa ederra egin eban eta BBK mastersean finalera sartu zanBarriola eliminatuta) erretiratu nahia baña bueno, holan gure badau zer egingo jako. Hemen bere palmaresa, ia nor dan hau dana lortzen dauen hurrengo pilotaria...

Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com
Palmaresa:
1990ko Munduko txapelduna zaletu mailan.
1991ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
1998ko Espainiako buruz-buruko azpitxapelduna.
1998ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
2000ko Espainiako buruz-buruko txapelduna.
1999ko Espainiako buruz-buruko txapelduna.
1999ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
1992ko Euskadiko 4 ½ko txapelduna.
1993ko Euskadiko 4 ½ko azpitxapelduna.
1994ko Euskadiko 4 ½ko txapelduna.
2001ko Buruz-buruko azpitxapelduna.
1996ko Espainiako buruz-buruko txapelduna.
1996ko Euskadiko binakako azpitxapelduna.
1997ko Espainiako binakako azpitxapelduna.
2000ko 4 ½ko txapelduna.
2001ko 4 ½ko azpitxapelduna.
2007ko BBK masters buruz buruko azpitxapelduna.

2008-07-02

Getxoztarrak

Lehengoan Mungiako Atxuri auzotarren argazkia erakutsi ostean Getxoztarrak ezin dodaz ahastu. Hementxe antzinako garaietako beste argazki bat.
Portsierto, artikulu oso interesgarri bat irakurri dot Algortarrei guaito deitzearen zergatia azaltzen dauena. Nonork interesa badeko hurrengo loturara sar dadila informatzera. Guaito ezizena bazilatzeko erabiltzen dauen hurrengoari aurpegira barre egin beharko jako jejeje.
http://euskara-eta-natura.blogspot.com/2008/07/algortarrak-guaitoak.html

Image Hosting by Picoodle.com

(izeko Pili, ama, osaba Manu)

2008-06-24

Lehengo litroak

Beti bronka botaten litroak egitea txarra dala...alkohol asko edatea txarra dala... ia zelan bueltatzen zaran etxera... formal ibili hortik... ez egin tontakeriarik...
Ta gero euren gaztetako argazkiak ikusi ta gureak mini litroetan geratzen dira.Image Hosting by Picoodle.com
(Fede, aita, beste bat)

2008-06-13

Anaia eta Gorka mihi luzen

Aste honetan 3 bider agertu dira programan parte hartzen. Ondino beste pare bat programatan agertu behar dira, kuriositatea badekozue zenbateko jakituria daukien ikusteko astelehenetatik eguenetara (osteguna) emoten dabe programa hau 21:30tan ETB1-ean.

Image Hosting by Picoodle.com

(Jon, Gorka)

2008-06-12

Bazterkeria genetikoa ez da fikzioa

"AEBko senatuak diskriminazio genetikoari aurre egiteko neurriak hartu ditu. Senatuko kideek aho batez onartu dute informazio genetikoan oinarritutako bazterkeria debekatzen duen lege-proiektua. Lege hori indarrean sartzen denean, gaixoak eta medikuak baino ez dute izango azterketa genetikoak ematen duen informazioaren berri izateko eskubidea. Hortaz, aseguru-etxeek ezingo dute aldez aurretik gaixotasunak garatzeko joera erakuts dezakeen azterketarik eskatu. Eta enpresek ezingo dute inor saritu edo kaltetu informazio genetikoa oinarritzat hartuta."

Image Hosting by Picoodle.com


Normala da aseguru etxeei informazio hau debekaraztea AEB-etan, bertan daukien osasun zerbitzua zelakoa dan ikusita eta aseguru etxeak zelako joko zikina erabiltzen daben ikusita. Honi buruz ez badekozue ideia handiegirik Michael Moore-ren "sicko" dokumentala ikusi (nahi badozue) interesgarria da.

Hasierako parrafoa eta izenburua artikulu honetatik hartuta dago:
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=13842

Fiskalak akusazioa atzera botata absolbatu dituzte Sopela eta Urdulizko sei gazteak

http://www.ukberri.net/ orritik hartutako informazioa:

"Behin, Ganebarri gaztetxea zen etxearen (Sabino Arana, 105. Sopela) hiru jabeek eta aurkeztu behar ziren bost ertzainetatik bik deklaratu ostean, sei gazteen aurkako akusazioa atzera botatzea erabaki du fiskalak, ezertxo ere frogatzerik ez zuela ikusita. Hartara, epaileak errugabetzat jo ditu auzipetuak, gaur goizean, BIlboko Buenos Aires kaleko Bizkaiko Lurraldeko Auzitegian egindako bistan. Usurpazio delitua egotzita, 2.400 euroko isuna (20 euro eguneko, lau hilabetetan zehar) eskatzen zuen bakoitzarentzat fiskalak; dagoneko gazteetako batzuei diru-bahiketen bidez kobratutakoa baino gutxiago, alegia. Abokatuek adierazitakoaren arabera, 3.000 euro baino gehiago atera dizkiete auzipetuetako zenbaiti. Bada, epaileak gaur absoluzioa emanda, bahitutako diru hori bueltatzea baino ez da falta."

Image Hosting by Picoodle.com

"Epaia pozarren hartu dute sei gazteek eta euren abokatuek, nahiz eta bi urte itxaron behar izan duten absoluzioa lortzeko. Letraduetako batek UKBERRI.NETi adierazi dionez, bere garaian akusazioa atzera botatzea eskatu zioten fiskalari, "inolako frogarik ez zegoela" argudiatuta. "Hala ere, nahiago izan zuten gazteak bi urtez Damoclesen ezpata gainean erortzeko arriskuan jarri eta horietako batzuei 3.000 euro baitzea". Prosezua "zentzu komunaren kontrakotzat" jo du abokatu horrek. Dena den, horrelakoak "Espainiako justizia administrazioan gero eta ohikoak" izaten ari direla nabarmendu du, "batez ere gazteen aurkako auziak direnean". "

2008-05-31

Asier txapeldun!

2008ko banakako pala txapelketaren irabazlea Asier suertatu da Haritz-i 25-8 irabazi ostean, zorionak ba!
Txapelketa nahiko ondo urten da ta aurrerago beste zeozer egingo da, ia oingo txapelketan jolastu dogunak eta jende gehiau animatzen dan hurrengo txapelketarako. Zeozer sortzen danean abisako jatzue, ordurarte ondo ibili!


Image Hosting by Picoodle.com

(Asier)

2008-04-30

Finalerako bidea

Bueno ba, ligillen fasea gaindituta, onenak eliminatorietara pasatu dira eta zozketa egin ostean holan geratu da jokalari bakoitzaren finalerako bidea.


Image Hosting by Picoodle.com

2008-04-28

Ligillako azken sailkapena

Behin ligillako fasea amaituta eguaztenean egingo da eliminatorietarako aurkariak parekatzeko zozketa. Berdez dagozenak dira klasifikatu direnak (partidu baten faltan, jokalari bat falta da eliminatorien fasera pasatzeko. Hau eguenean jolastuko da). Ikusten dozuenez ez naz klasifikatu, beraz, ia inkestan peloteo gitxiago dagon eta inkesta fidagarri bat urteten dan.


Image Hosting by Picoodle.com

2008-04-20

2. asteko sailkapena

Gauzak badoaz apur bat argitzen. Aste honetan ligillako fasea argituko da eta datorren astetik aurrera eliminatoriatara.

Image Hosting by Picoodle.com

2008-04-13

Txapeketako sailkapenak

Lehenengo jardunaldiko partiduen ostean holan geratu dira txapelketako sailkapen ezberdinak:


Image Hosting by Picoodle.com

2008-04-08

Ibaizabal telebista

Bilbo Handia Ikusentzunezkoak SA enpresak lehiaketa publikoan bereganatu zituen Getxo, Bilbo, Barakaldo eta Mungiako izeneko eskualdeko lau lizentzia digitalen eremuetan ikusi ahal izango da. Ibaizabal-Mendebalde kultur elkarteak eta Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak sorturiko enpresa da Bilbo Handia Ikusentzunezkoak SA.
Momentuz telebista hau interneten ikusten konformatu beharko gara baña laster beste euskal kate bat eukiko dogu telebistan. Hemen dekozue interneteko helbidea:

Image Hosting by Picoodle.com

2008-04-03

Ordago!

Gaurkoan arizko eta niretzat protagonismoa. Erroiako mus txapelketan paper diskretoa eroan arren azkeneko partidan ezustekoa emon dogu Herrikoko txapeldunen kontra eta irabazi egin dogu 5-3, 2-3 galtzen joan ostean!
Gauzak guretzat holan geratu dira:
Irabazi: 5-1 eta 5-3
Galdu: 5-1 5-3 5-4 eta 5-4
Azkenean nahiko itxuroso geratu da ezta?

Image Hosting by Picoodle.com

2008-03-29

XV. esaera zaharren txapelketa

Urtero lez Sopelako AEK-k esaera zaharren txapelketa antolatu dau. 2tik 4 partaiderako taldeak parte hartzen dabe. Aurretik ikasitako 100 esaera zahargaz zerikusia daukien bertso poteoa egiten da. Bertso bakoitzak ze esaeragaz zerikusia dekon asmatu behar da. Horrela puntu gehien dekon taldeak irabazi arte. Eguerdian herrian zehar izango da txapelketa, gero Ander Deuna ikastolan bazkaldu eta bazkal ostean finala.
Gure dauenak apuntatu hemen link-a:

Image Hosting by Picoodle.com

2008-03-20

BANAKAKO PALA TXAPELKETA

-Apuntatzeko azken eguna Apirilaren 4a izango da, sorteoa egiteko eta partaideei partiduak eta txapelketako datuak emoteko.
-Apuntaten danak 5 euro.
-Alkarren kontra jolasten dabenak ados jarri behar dira ze frontoian jolastu. Ez badira ados jartzen niri emongo dauztie euren aukerak eta sorteo mota bategaz argituko da. Final aurrekoetan, finalean eta 3. eta 4. postuetako partiduak (Loiun, Urduliz edo Sopelan, erabaki behar da) jolastuko dira.
-Txapelketa eliminatoriaka izando da.
-Txapelketa irudiko pala motagaz, 3 edo 6 refuerzoduna izatea bardin da, eta teniseko pelotekaz izengo da.
-Teniseko pelotak, bakoitzak bereak eroango dauz eta sakearen jabeak erabakiko dau ze pilota erabili.
-Partidu bakoitza 25 tantotara izando da.
-Partiduak aste bakoitzeko astelehenetan jarriko dira, baña jokalariak ados badagoz fetxaz aldatu ahal da. Hori bai, aste horretan jolastu beharko da, hurrengo astean hurrengo ronda jolasteko.
-Partiduetako epaileak jolasten daben jokalariak izando dira. Zerbaitegatik ados geratzen ez bazarie deitu eta ni epaile izanda beste egun baten jolastuko da. Final aurrekoetan, finalean eta 3. eta 4. posturako partiduan epailea egongo da.
-Sariak:
Irabazleak batutako diruaren %60
Bigarrenak batutako diruaren %30
Hirugarrenak batutako diruaren %10
(Jende asko apuntatu ezkero dirua beharrean txapela edo koparen bategatik aldatu ahal da, apuntatutako jendearen gehiengoa ados badago.)
-Datuak orri honetan itxi edo niri deitu emoteko (695 783 153). Hurrengo datuak eskatzen dira:
izena, telefono zenbakia eta email helbidea (eukiez gero).
-Txapelketa Apirilaren 7an hasiko da.

Image Hosted by ImageShack.us

2008-03-06

Ipuina

Hau lo egin ezin neban gau baten idatzi neban, beraz, ez harritu ezertaz.


Mila bider baso hori zeharkatu ostean, iratxoa galdu egin zan. Gaua non pasa jakin barik aterpe baten bila ibili zan hogeita zazpi minutu. Azkenik kanpin denda bat ikusi eban urrunetik eta bertara hurbiltzea erabaki eban. Barruan mutil bat lo egoala ikusita han lo egitea erabaki eban. Goizean goiz, iratxoa ondino erdi lo egoalarik bere neska kutuna besarkatzen egoalako irudipena zeukan ta ez eban nahi amets horretatik izartu. Begiak zabaldu eta zelako sustua hartu eban mutilaren buztan gogorra besarkatzen egoala konturatu zanean! Orduan mutila ere izartu zan ta iratxoari zer egiten eban galdetu eban.
-Ze zabiz hemen?
-Eske gauean galdu naz ta denda hau bakarrik aurkito dot lo egiteko. Zer da hor dekozun estaka hori?
-A! eh...-disimuluz- gizakiak lo gaudelarik ezin dogunez txisik egin buztanan gordetzen jaku ta horregatik goiz askotan tente-tente dekogularik izartzen gara.
-Benetan? Orduan emakumezkoak zuen txisa gordetzen dabe? Ze basoan bikote asko ikusi izan dodaz ta enborra ilargira begira dagoenean neskagana hurbiltzeko joera daukie mutilak.
-Bueno bueno... ahas dezagun kontu hau- bera beti joaten zan bakarrik mendira eta ez zuen azaleratu nahi bere inbidia- zure bidea aurkitzen ahaleginduko gara ezta? Tristea izango zan goiza denda barruan galtzea Anboto mendian zehar ibili ahal garanean. Lastima bat da Xabinaitor hemen sortu aurretik Anboto ezin ezagutu izatea, orain paisaia erabat aldatuta dago (hau ulertzeko Xabinaitor-en komikiak irakurri beharko dozuez).
Gazteak motxila arin bat zeukalarik Anboto zehar abiatu ziran.
-Portxierto! Ni Blas deitzen naz, Mariren semea ta Anbotoko kobaren herederoa.
-Ni Markel naz, Eustakio eta Mirenen semea eta beraien etxe ta udako etxearen hipoteka heredako dauena.
Aurkezpenak eginda gure bi superheroiak Anboto barrena abiatu ziran. Luze ibili ostean euskaldunak deskribatzen gintuen mito bat desegin eben. Euskaldunak mendizaleak? Bai zera! Mendirako ekipamendu asko ta jantzi asko baña nork nahiko dau alperrikako ibilaldiak egitea taberna ilun batean eskuan kaña bat dekogularik Negu Gorriak-en Lehen biziko bala entzun ahal dogunean? Gauza bat argi dago, Euskal Herrian inon baino mendi, taberna eta polizia gehiau dago. Mendia, sexu turismorako ta ez mitoak zioen bezala euskal nortasuna indartzeko. Tabernak giroa jartzeko ta poliziak giroa berotseko. Sexua, kañak eta pelotazoen izenean AMEN! Pelotazo esaten danean ez deko zerikusirik Marbellako pelotazoak hemengoekaz. Marbellan pelotazoek herria bultoz betetzen daben bitartean hemen kopetak, ipurdiak edo gorputzeko edozein atal bultoz betetzen dira.
-Ze letxeee!- Markel- Gutaz ahastu dira edo? Hemen kriston txapa aguantatzen mendian galdu garala esateko!
-Gidoilari honeri burua gehiegi joaten jako edo asko aspertzen da etxean bapatean paranoia hori jartzeko. Ta niri ez jata gustatzen jarri doztezun izena! Ez dot Blas izan nahi! Gengis Khan izena nahi dot!
Bi protagonisten errebeldiak Jaun ahalguztidunaren haserraldia biztu eban eta bapateko inetazi ekaitza sortu zan. Ekaitz honetatik ez zan inor bizirik urten ta ipuina amaitu zan.

2008-03-02

El Camin Encantau

Asturies-eko bidaiagaz jarraitzen, hemen El Camin Encantau ibilaldiaren hasiera. Ruta polita da herri txiki batzuetatik igarotzen dana eta bitartean bertako mitologiako pertsonaien eskulturak agertzen dira azalduz nortzuk diran eta beraiei buruzko informazio apur bat emoten. Guretzako ibilaldi hau nahiko ondo joan zan, hasieran hori bai, basa-katu ikaragarri batek Oskarri eraso egin eban gupida barik, eskerrak sustua bakarrik izan zala.

Image Hosted by ImageShack.us

(Haritz, ni, Oskar)

2008-02-28

Rivadesella

Asturiaserako egin gendun bidaia gogoratzen (portsierto, danon argazkiak batu behar dira nonoiz ezta? Londresekoak ondino batu barik dagozela ondino). Bombones Letizia, portutik paseoa, eta zelan ez sagardo-poteoa. Hor oin arte ikusi ez neban katxarro bat egoan sagardoa basura botateko, botilla auzpez ipini ta basua berarentzako lekuan ipinita botoi bateri sakatuta hor urteten zan sagardo txorrotada. Ondo egoan ta sagardoa amaituta ere batzuei "pitorritoa" gustatu jaken ta jolasten jarraitu eben....

Image Hosted by ImageShack.us

(Oskar, ni)

Hasiera

Bueno ba, dala bi hilabete edo ixi euztiela msn-ko web orria ta eurei idatzi arren erantzun barik geratu naz, beraz, bada garaia zeozer barriagaz hasteko. Ontxe hasi naz ikusten zelan doan hemen web orria egitearena asik igual geratuko dira nahiko soso hasierako gauzak. Gitxinaka hobetzen joango dira. Ale ba, egongo gara.