2009-10-09

2009-10-07

Esne makinen arrakasta

Baserriko eguneko esnea zuzenean saltzeko esne makinak arrakasta handia izaten ari dira Euskal Herriko hainbat txokotan.


Bideoa eta testua BerriaTB-tik hartuta dago.

2009-10-06

Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009

Urriak 3an hasi da txapelketa ta Abenduaren 13 arte bertsotan ibiliko dira Euskal Herriko bertsolari asko ta asko txapelan bila edo postu on baten bila. Aukera ona bertso saio politak ikusteko, ta txapelketa hau jarraitzeko web orri bat sortu da. Bertan danetarik dago, bertso saioen informazioa, sarrerak erosteko modua, argazkiak... Hamen dekozue helbidea:

2009-09-29

Orozko-ko XXI. mendi martxa

Domeka honetan, Urriak 4, izango da mendi martxa hau. Bi ibilbide egin ahal dira, laburra 28 Km-takoa edo luzea 41 Km-takoa. Nonor gogoz badabil joateko Urriak 1erarte deko apuntatzeko epea. Dohainik da eta helbide honetan sartu beharko zarie:
http://www.euskalnet.net/inakianton/itxinape.htm
Hemen bi ibilbideen perfilak eta Domekarako oraingoz eguraldiari buruz eginda dagon predikzioa.
Image Hosting by imagefra.meImage Hosting by imagefra.me
Argazkien ganean sakatuta handiago ikusi algo dozuez.

2009-09-20

Bitxikeriak (Berria.info-tik hartuta)

BERRIA.INFOko irakurle batek bidali du goiko argazkia, testu honekin: "Galdakaoko auzo bateko frontoian -Bekeakoan, hain zuzen-, Udaleko arduradunek honela margotu zuten ikurrina. Hiru hilabete igaro ondoren, akatsak konpondu gabe jarraitzen du. Ez, ez dira PPkoak arduradunak, EAJkoak baizik".

Image Hosting by imagefra.me

2009-08-31

Txomingeroak I

Ez dakit zenbat atal emongo dozten gai honek baña hasi behintzat hasiko naz. Lehenengo atal hau laburtxua izango da. Holako galderaren bat entzuten badozue badakizue txomingero bat dala:
-(Txomingeroa) ¿Oyes chico, pero este mosquetón vale pa escakar?
-(Saltzailea) Pues no te valdrá si quieres volver a casa a cenar.
Oin mosketoi on bat eta txomingeroak zeinalatu eban mosketoietako argazki bana jarriko dotzuet eta horregaz argi geratuko jatzue zergatik dan txomingeroa.
(Betikoa, argazkian sakatuta tamaina handiagoan ikusi ahalgo dozuez argazkiak).
Image Hosting by imagefra.meImage Hosting by imagefra.me

2009-08-04

Atxarten txomingero bategaz

Ondorengo argazkiak ikusita nor iruditzen jatzue dala txomingerorik txomingeroena?
Ziur asmatzen dozuela, ta argazkian egiten duen txomingero ekintzaz gain, norbaitek kaskoa alderantziz janzten dauela ikusten badozue ziur ziur ziur egon txomingeroa dala.
(argazkian arratoia sakatuz tamaña handian ikusiko dozue, hobeto desberdindu ahal izateko txomingeroa).
Image Hosting by imagefra.meImage Hosting by imagefra.me
......Toce...........................Jon
Image Hosting by imagefra.meImage Hosting by imagefra.me
........Arizko...............................Igor

2009-07-13

Midi d'Ossau (2.884m)

Goizeko 5:30tan izartuta gosaldu eta mendirantz abiatzen gara. Mendiaren hasieratik urrunen egoan parking-ean aparkatu ostean prestatu eta bidea hasten dogu.Image Hosting by Picoodle.com Hasiera txarrrrraaaa, mendi askotan topaten diren z itxurako bidexkak tokaten jakuz eta hor nahikotsu sufritzea tokaten jaku (Igorrek eta nik sufritu gendun, Arizkok ez eban izerdi tanta bat ere atara). Ordu t'erdiko bidearen ostean gitxi gora behera, errefugiora heltzen gara eta bertan kantinplorak edo antzekoak betetzeko aprobetxatzen dogu. Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.comErrefugiotik aurrera arrokaz betetako bidea jarraitu behar da ta gero aldapa gora barriro tximinia famatuetara heldu arte. Bertara Arizko bere nagusitasuna erakutsiz 5-10 minutuko aldeaz heltzen da. Nagusitasuna bai baña buru eskasia erakutsiz gu itxaron barik lehenengo tximinia igoten dau soka barik. Zein da arazoa? Gu heltzean euria eta txingorra hasten dala eta tximiniaren igoera arriskutsua bihurtzen dau. Igoera bertan behera itxitea erabakitzen dogu eta Arizko bertan ustea ere. Ez, broma da. Zelan edo holan gutako bat Arizkogana ietea lortzen dogu eta rapelatuz bajaten gara, lehenago gure erreflexuak proban jarrita jauzten zan harri bat saihestuz. Itxulera arina eta tristea baña aman putaseme hori ieteko irrikaz barriro hirurok!Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com

(argazkietan sakatuta, hauek tamainu handiagoagaz ikusiko dozue, edo hori uste dot behintzat).

2009-05-27

Mugarra (964 m)

Gaurkoan Mugarra toka jaku eta esan beharra dago igoera erreza, laburra eta oso polita dala. Denbora sobran eukiz gero inguruneari bueltatxu bat emotea merezi dau, kobak eta gauza gehiago ikusteko.
Guk Orozketako auzotik egin dogu ibilbidea. Kontuz! Orozketan parking antzeko bat dau eta ez despistatu gu bezela, askoz gorago igo al dala kotxea ta bueltan hankak eskertuko dabe. Egurrezko zeinale bat ikustean pistatik aldendu beharra dago Mugarrara bidean.Image Hosting by Picoodle.com
Igoeratxu bat dau eta hau amaitzean politena dator. Gu puntara ien aurretik kobak ikustera pasatu gara ta gero egin dogu igoera.Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com
Hor arte oso ondo joan da eguna, baña jeitsieran gizaseme bateri bururatu jako buelta ezberdina egitea. Buelta laburra eta polita, noski, baña azkenean infernuko buelta bihurtu da mendi txiki pilloa igoz, simetatik eskalatuz eta giharrak ahituz.
Laburpen bezela, Mugarrak merezi dau, baña kontuz nogaz zoazien...

2009-05-24

Anboto (1.331 m)

2009ko Maiatzaren 20an ienda.
Aurtengo lehenengo mendia ien ostean, hemetik urte amaierararte askoz gehiau izetea espero dot. Eguaztenean Urkiolako santuarioaren parking-etik hasita urkiolako pista jarraitu gendun. Anbotopera heltzean bidegurutze bat hartu gendun ta pista alde batera itxi argazkian agertzen dan bidetik zehar ieteko. Igoera honetan harri asko eta bide posible asko dagoz, gauza da gora egitea, goiz edo berandu puntara heltzen dala. Esaera zaharrak diñonez "Ahaleginak hamar direz."
Itzulera pistatik beharrean hesiz inguratutako mendietatik egin gendun. Bide hau politagoa da ta nonoiz Anbotora ien nahi badozue pistatik baño politagoa izango zan parkinetik irtetzen dan mendietan zehar doan beste bidea hartzea.
Image Hosting by Picoodle.com

2009-04-25

Biraoentzako hiru zutabeen metodoa

Kike Amonarriz-ek artikulu baten aurretik blog honetan agertu dan gai bat jorratu dau. Hau da, euskarak ia balio dauen iraintzeko. Hitz solte batzuk agertu dira bere artikuluan eta baita biraoak botatzeko hiru zutabetako metodo bat, azken hau Antton Olariagaren metodoa izanda. Zutabe bakoitzeko hitz bana hartuta eta konbinatuta ezatsegina dan zeozer lortu daiteke. Hemen hiru zutabeak jarriko dodaz ta hitz solteak ezkerreko zerrendara gehituko dodaz. Bueno ba, badakizue, jendea iraintzen hasi beharko da, ezta?

Zerri gezurti halakoa
Asto lapur madarikatua
Zorri zikin alena
Zakur alfer ustela
Putre zital nazkagarria
... ... ...

2009-04-23

Getxoko liburu azoka

Apirilaren 23tik 26ra Algortako metroko plazan liburu azoka ospatuko da. Urterolez erosten diran liburuak %10eko beherapena eukiko dabe, beraz badakizue, interesatuta zauzienok bueltatxu bat emon, beharbada zeozer topaten dozue ta.
Horrez gain, Maiatzak 21etik 24ra bigarren eskuko liburu azoka solidarioa ere ospatuko da Getxon. Bertan erabilitako liburuak oso oso merke saltzen dira eta batzen dan dirua helburu solidario batetarako erabiliko da. Nik erosi izan dodaz liburu politak euro batean. Animatu eta ia zeozer interesgarria topateko suertea dekozuen.

2009-04-20

Txapelketaren amaiera

Beste urte batez Asier Agirrek irabazi dau palazko banakako txapelketa. Aurten Unai Villa izan dau finalean aurkari. Partidu erdirarte markagailuak bardinketa erakusten eban baina hortik aurrera Asier nagusitu zan 22-13 emaitzagaz amaituz. Beste barik zorionak Asier!

Image Hosting by Picoodle.com

Esku pilotako afizionatuak bazarie, hasi eskuak gogortzen Sopelako jaietako binakako txapelketan parte hartu gure badozue.

Palan, binakako txapelketa bat egitea aipatu da. Nonor interesatuta badago edo jendea ezagutzen badau, mezua itxi hemen ta bikote kopuru polit bat urteten bada zeozer egingo dogu danon artean.

2009-03-31

Korrika badator Yeah! yeah! yeah! yeah! yeah!

Korrika 16-a martxan dago.
Euskarari bultzakada emoteko beste aukera bat hementxe, batez be garai hauetan. Bide batez, "operación bikini"-rako prestatzeko balioko dozku neguko ibernazioak ez bagauti behar bezalako forman ipini.
Aurten ganera Ivan Eguskiza jaun txit gorenak bere aitaren erreleboa hartuko dau Lemoiz eta Andraka artean lekukoa eroanez, beraz, ezagutzen dozuenok ta bidean lagundu nahi dotzezuenok Barikuan topako gara 13:30 inguruan.

Image Hosting by Picoodle.com

2009-03-30

2009-03-24

2009-03-17

2009-03-08

3. astea

Hementxe sailkapena.

Image Hosting by Picoodle.com

2009-03-02

2. astea

Hemen doa 2. astearen ostean txapelketako sailkapenak zelan geratu diren irudia. Atzeratutako partiduak jolastu beharko dira laster.

Image Hosting by Picoodle.com

2009-02-23

Euskarazko irainak

Euskara, ze hizkuntza polita dan baina euskarazko irainak gehiau erabiltzea falta jaku. Beti gabiz (edo nabil, ni behintzat) euskaraz berbaten eta iraundu behar danean erdarakadak botaten. Zerrenda bat jarriko dot euskal irainekaz eta zuek batanbat gehiago ezagutzen badozue mezua itxi eta zerrendara gehituko dot. Aberastu dezagun gure euskara irainekaz!

1.go asteko sailkapena

Txapelketaren lehenengo jardunaldia bi lesiogaz hasi da. Partidu hauek atzeratuko dira eta jolasten direnean emaitzak jarriko dodaz. Momentuz holan geratu da sailkapena.

Image Hosting by Picoodle.com

2009-02-13

Txapelketa

Zozketa burututa holan geratu dira taldeak:

A TALDEA
Andoni O.
Dabi
Andoni S.
Ander
Endika
Asier
Haritz

B TALDEA
Paul
Egoitz
Joseba
Eñaut
Mikel
Unai
Jonathan

GOGORATU 22 TANTURA DIRELA PARTIDUAK!
Ligilla amaitzean taldeetako 1.go sailkatuak beste taldearen 2. sailkatuen kontra jolastuko dabe final-erdiak eta partidu hauetako irabazleek finala.
Aurten sariak apur bat aldatuko dira. Txapeldunarentzat txapela eta bildutako dirutik geratzen danaren %40. Bigarrenarentzat geratzen dan diruaren %40 eta hirugarrenarentzat geratzen dan diruaren %20.
ZORTE ON DANOI!!!

Oharra:
Gauza bat argitzeko.
Sailkapenean bardinketak gertatzen direnerako kasuak:
-Bardinketa bi jokalariren artekoa bakarrik bada, alkarren kontra jolastutako partidua irabazi dauenak sailkapen hobeagoa eukiko dau.
-Bardinketa bi baño jokalari gehiagok badaukie, txapelketa osoko tanteoaren arabera ikusiko da nor kokatzen dan sailkapenean hobeto.

2009-01-04

BANAKAKO II. PALA TXAPELKETA

Image Hosting by Picoodle.com

BANAKAKO II. PALA TXAPELKETA

-Apuntatzeko azken eguna Otsailaren 8a izango da, sorteoa egiteko eta partaideei partiduak eta txapelketako datuak emoteko.
-Apuntaten danak 5 euro.
-Txapelketa hasieran talde ezberdinetako ligillekaz izango da eta gero apuntatu dan jendearen arabera, talde bakoitzeko lehenengoak eta bigarren onenak( bigarrenak zenbat pasatzen diren, partaide kopuruaren arabera izango da) eliminatoriako fasera pasako dira.
-Alkarren kontra jolasten dabenak ados jarri behar dira ze frontoian jolastu. Ez badira ados jartzen niri emongo dauztie euren aukerak eta sorteo mota bategaz argituko da. Final aurrekoetan, finalean eta 3. eta 4. postuetako partiduak (Loiun, Urduliz edo Sopelan, erabaki behar da) jolastuko dira.
-Txapelketa irudiko pala motagaz eta teniseko pelotekaz izengo da.
-Teniseko pelotak, bakoitzak bereak eroango dauz eta sakearen jabeak erabakiko dau ze pilota erabili.
-Partidu bakoitza 22 tantura izando da, ez pasadan urtean bezala 25era zala!
-Partiduak aste bakoitzeko astelehenetan jarriko dira, baña jokalariak ados badagoz fetxaz aldatu ahal da. Hori bai, aste horretan jolastu beharko da, hurrengo astean hurrengo ronda jolasteko.
-Partiduetako epaileak jolasten daben jokalariak izando dira. Zerbaitegatik ados geratzen ez bazarie deitu eta ni epaile izanda beste egun baten jolastuko da.
-Sariak:
Irabazleak batutako diruaren %60
Bigarrenak batutako diruaren %30
Hirugarrenak batutako diruaren %10
(Jende asko apuntatu ezkero dirua beharrean txapela edo koparen bategatik aldatu ahal da, apuntatutako jendearen gehiengoa ados badago).
-Datuak orri honetan itxi edo niri deitu emoteko (695 783 153). Hurrengo datuak eskatzen dira:izena, telefono zenbakia eta email helbidea (eukiz gero).
-Txapelketa Otsailaren 16an hasiko da.

Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com