2009-05-27

Mugarra (964 m)

Gaurkoan Mugarra toka jaku eta esan beharra dago igoera erreza, laburra eta oso polita dala. Denbora sobran eukiz gero inguruneari bueltatxu bat emotea merezi dau, kobak eta gauza gehiago ikusteko.
Guk Orozketako auzotik egin dogu ibilbidea. Kontuz! Orozketan parking antzeko bat dau eta ez despistatu gu bezela, askoz gorago igo al dala kotxea ta bueltan hankak eskertuko dabe. Egurrezko zeinale bat ikustean pistatik aldendu beharra dago Mugarrara bidean.Image Hosting by Picoodle.com
Igoeratxu bat dau eta hau amaitzean politena dator. Gu puntara ien aurretik kobak ikustera pasatu gara ta gero egin dogu igoera.Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com
Hor arte oso ondo joan da eguna, baña jeitsieran gizaseme bateri bururatu jako buelta ezberdina egitea. Buelta laburra eta polita, noski, baña azkenean infernuko buelta bihurtu da mendi txiki pilloa igoz, simetatik eskalatuz eta giharrak ahituz.
Laburpen bezela, Mugarrak merezi dau, baña kontuz nogaz zoazien...

2009-05-24

Anboto (1.331 m)

2009ko Maiatzaren 20an ienda.
Aurtengo lehenengo mendia ien ostean, hemetik urte amaierararte askoz gehiau izetea espero dot. Eguaztenean Urkiolako santuarioaren parking-etik hasita urkiolako pista jarraitu gendun. Anbotopera heltzean bidegurutze bat hartu gendun ta pista alde batera itxi argazkian agertzen dan bidetik zehar ieteko. Igoera honetan harri asko eta bide posible asko dagoz, gauza da gora egitea, goiz edo berandu puntara heltzen dala. Esaera zaharrak diñonez "Ahaleginak hamar direz."
Itzulera pistatik beharrean hesiz inguratutako mendietatik egin gendun. Bide hau politagoa da ta nonoiz Anbotora ien nahi badozue pistatik baño politagoa izango zan parkinetik irtetzen dan mendietan zehar doan beste bidea hartzea.
Image Hosting by Picoodle.com