2010-08-13

Midi d'Ossau eta San Fausto (1.go eguna)

Pasadan urteko saiakeraren ondoren, aurten Midi d'Ossau-ra joan ginan hau ieteko asmoz. Honako honetan ez ginan 3 izan baizik eta 4, zeren bi eta bat ez dira sekula hiru izan. Eskurtsioko lagun barriagaz eta Pombie errefugioan erreserba eginda abiatu ginan. Hasieratik konplikatu zitzaigun irteera, kotxea ekipaiaz bete beteta eroan gendulako. Gauzak holan, barriten kopurua asko murriztu beharko zan, bidaiaren helburu nagusia arriskuan jarriz (barrita barik... ez dago mendia ieteko energiarik). Bueno, erosketen kontuak albo batera itxita kotxez abiatu ginan mendi alderantz, beti ere segurtasunezko abiaduran. Bidaian arazorik ez, askotan joan gara Piriniotara eta jadanik badakigu autopista de los pirineos edo dana dalako hori zenbat luzatu daben be urte bakoitzeko, bueno... bazegoen nonor ez zeukana esperantza handiegirik autopista aurten asko luzatuko zutela (... 10 Km gehiau ezetz...) ejem.

Dana ondo zihoan, lainoa izan ezik, antza lehenengo egunean konpainia egin nahi euzkun ta kotxea aparkatu eta dena prestatzen hasi ginan. Gure albora frantsez mendizale talde bat iritsi zan ta eskerrak emon al dauzkue bestela hauek ez ziran inoiz helduko errefugiora zegoen lainoagaz. Kontua da frantsez hauei itxaron geniela eta ritmo egoki batean ieten hasi ginan, erritmo frantseza, oso azkarra, astialdi bat hartzeko denborarik emoten ez dauena, jakea kentzeko geratu ezkero eta barriro taldetxoa harrapatu nahi izanez gero korrika egiten hasita konturatzen zara ez zoazela inora eta oinez jarraitzen dozuz harrapatu ezinik eta ordu erdiz arnas estuka ibilita. En fin, serafin, pasadan urtean ordu t'erdian egin gendun ibilbidea aurten 55 minututan egin genuela.

Errefugiora iritsita afaltzeko ordua heldu zan, nik botak jangelan egoan galdaratxo baten alboan jarri nebazan sikatzeko asmoz, baña ingenieritzan 9 urte eman ondoren antza ez dot ikasi galdara hotz batek ez dauela ezer sikatu edo berotuko, aupa ni. Ta Ataungo beste goi ingeniari batek ere ez dau ikasi txokolatea boltsikoan gordetzen bada denbora luzez hau urtu egingo dala. Afariaren lehenengo platera oso misteriotsua izan zan. Sopa-pure-potaje antzeko zeozer, indaba zuri zatiak hortik, bedar zapore arraroa bestetik...1.go plater likatsua. Bigarren platerak argitu euzkun aurreko plateragaz geneuzkan duda batzuk, saltsitsa zatiak ziran ta azpian laguntzeko txilistak zeuzkan orriekaz. Hortik ulertu gendun zer zan lehenengo platereko bedar zaporea. Gu afaltzen geundela, alboan lehengo frantsez taldea geneuzkan liburuak eta artikuluak eta errefugioan egoan informazio guztia ikasiz...aiii azken gauan ikastera beti... ohitura batzuk bardinak dira herrialde gehienetan. Errefugioko arduradunak oso jatorrak ziran, mahaia guk garbitzea eskatzen euzkuen, mus partida erdi erdian ohira joateko esaten euzkuen... ohira sartu ginan eta bueno, hor hasi zan zurrunga festa (festa... ta batzuk serioegi hartu eben ta zurrunga dueloa euki eben) eskerrak hor egoala arizko danak ixil arazteko, Dabiri konportateko esateko eta, hau beharbada Mondragon Unibertsitatean irakatsiko eben, Dabiren zurrungan ixilarazteko ni jotzeko.

Bueno, hau luzea izango dala emoten dau ta beste batzen jarraituko dot. Hemen amaitzen da lehenengo eguneko kronika.

2010-02-05

Banakako III. Pala Txapelketa

Image Hosting by imagefra.me

-Apuntatzeko azken eguna Otsailaren 26a izango da, sorteoa egiteko eta partaideei partiduak eta txapelketako datuak emoteko.
-Apuntaten danak 10 euro.
-Txapelketa parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango da.
-Alkarren kontra jolasten dabenak ados jarri behar dira ze frontoian jolastu. Ez badira ados jartzen niri emongo dauztie euren aukerak eta sorteo mota bategaz argituko da. Final aurrekoetan, finalean eta 3. eta 4. postuetako partiduak (Loiun, Urduliz edo Sopelan, erabaki behar da) jolastuko dira.
-Txapelketa irudiko pala motagaz eta teniseko pelotekaz izengo da.
-Teniseko pelotak, bakoitzak bereak eroango dauz eta sakearen jabeak erabakiko dau ze pilota erabili.
-Partidu bakoitza 22 tantura izando da.
-Partiduak aste bakoitzeko astelehenetan jarriko dira, baña jokalariak ados badagoz egunez aldatu ahal da. Hori bai, aste horretan jolastu beharko da, hurrengo astean hurrengo ronda jolasteko.
-Partiduetako epaileak jolasten daben jokalariak izando dira. Zerbaitegatik ados geratzen ez bazarie deitu eta ni epaile izanda beste egun baten jolastuko da.
-Lagunen arteko txapelketa bat da, mesedez ez ibili azerikeriekaz deskantsuen kontuagatik, bestela datorren urtean arautu beharko da. (Ez dau dirurik, esku pilota profesionalean bezala jokalari garbienari saririk emoteko).
-Sariak: Parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango da. Aurten ahalegintxu bat egingo da txapela erosteko (zer da txapelketa bat txapelik barik?).
-Datuak orri honetan itxi edo niri deitu emoteko (695 783 153). Hurrengo datuak eskatzen dira:izena, telefono zenbakia eta email helbidea (eukiz gero).
-Txapelketa Martxoaren 1-ean hasiko da.

(Txapelketako antolatzaileek arauak aldatzeko eskubidea izango dabe).