2011-02-25

IV. Buruz Buruko Pala Txapelketa 2011

1-Apuntatzeko azken eguna Martxoaren 24a izango da, zozketa egiteko eta partaideei partiduak eta txapelketako datuak emoteko.

2-Apuntaten danak 5 euro.

3-Txapelketa parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango da.

4-Alkarren kontra jolasten dabenak ados jarri behar dira ze frontoian jolastu. Ez badira ados jartzen niri emongo doztie euren aukerak eta zozketa mota bategaz argituko da.

5-Txapelketa irudiko pala motagaz eta teniseko pilotekaz izengo da.

6-Teniseko pilotak, bakoitzak bereak eroango dauz eta sakearen jabeak erabakiko dau ze pilota erabili. Lehenengo sakea nork atarako dauen txanpon baten bidez erabakiko da eta egon ezean, harri, orri, ar jokoagaz.

7-Partidu bakoitza 22 tantura izando da.

8-Partiduak aste bakoitzeko astelehenetan jarriko dira, baña jokalariak ados badagoz egunez aldatu ahal da. Hori bai, aste horretan jolastu beharko da, hurrengo astean hurrengo jardunaldia jolasteko. Atal honetan garrantzitsua… apuntatzen dana txapelketa osoa jolasteko da, txapelketan txarto joateagatik gehiau ez dauenak jolastuko hobe ez apuntatea.

9-Partiduetako epaileak jolasten daben jokalariak izando dira. Zerbaitegatik ados geratzen ez bazarie deitu eta ni epaile izanda beste egun baten jolastuko da.

10-Lagunen arteko txapelketa bat da, mesedez ez ibili azerikeriekaz deskantsuen kontuagatik, bestela datorren urtean arautu beharko da.

11-Sariak: Parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango da. Aurten ahalegintxu bat egingo da txapela erosteko (zer da txapelketa bat txapelik barik?). Jende gutxi bagauz, txapelketan parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharrik izango (pasadan urtean bezala).

12-Datuak orri honetan itxi edo niri deitu emoteko (695 783 153). Hurrengo datuak eskatzen dira:izena, telefono zenbakia eta email helbidea (eukiz gero).

13-Txapelketa Martxoaren 28-an hasiko da.

14-(Txapelketako antolatzaileek arauak aldatzeko eskubidea izango dabe).