2010-08-13

Midi d'Ossau eta San Fausto (1.go eguna)

Pasadan urteko saiakeraren ondoren, aurten Midi d'Ossau-ra joan ginan hau ieteko asmoz. Honako honetan ez ginan 3 izan baizik eta 4, zeren bi eta bat ez dira sekula hiru izan. Eskurtsioko lagun barriagaz eta Pombie errefugioan erreserba eginda abiatu ginan. Hasieratik konplikatu zitzaigun irteera, kotxea ekipaiaz bete beteta eroan gendulako. Gauzak holan, barriten kopurua asko murriztu beharko zan, bidaiaren helburu nagusia arriskuan jarriz (barrita barik... ez dago mendia ieteko energiarik). Bueno, erosketen kontuak albo batera itxita kotxez abiatu ginan mendi alderantz, beti ere segurtasunezko abiaduran. Bidaian arazorik ez, askotan joan gara Piriniotara eta jadanik badakigu autopista de los pirineos edo dana dalako hori zenbat luzatu daben be urte bakoitzeko, bueno... bazegoen nonor ez zeukana esperantza handiegirik autopista aurten asko luzatuko zutela (... 10 Km gehiau ezetz...) ejem.

Dana ondo zihoan, lainoa izan ezik, antza lehenengo egunean konpainia egin nahi euzkun ta kotxea aparkatu eta dena prestatzen hasi ginan. Gure albora frantsez mendizale talde bat iritsi zan ta eskerrak emon al dauzkue bestela hauek ez ziran inoiz helduko errefugiora zegoen lainoagaz. Kontua da frantsez hauei itxaron geniela eta ritmo egoki batean ieten hasi ginan, erritmo frantseza, oso azkarra, astialdi bat hartzeko denborarik emoten ez dauena, jakea kentzeko geratu ezkero eta barriro taldetxoa harrapatu nahi izanez gero korrika egiten hasita konturatzen zara ez zoazela inora eta oinez jarraitzen dozuz harrapatu ezinik eta ordu erdiz arnas estuka ibilita. En fin, serafin, pasadan urtean ordu t'erdian egin gendun ibilbidea aurten 55 minututan egin genuela.

Errefugiora iritsita afaltzeko ordua heldu zan, nik botak jangelan egoan galdaratxo baten alboan jarri nebazan sikatzeko asmoz, baña ingenieritzan 9 urte eman ondoren antza ez dot ikasi galdara hotz batek ez dauela ezer sikatu edo berotuko, aupa ni. Ta Ataungo beste goi ingeniari batek ere ez dau ikasi txokolatea boltsikoan gordetzen bada denbora luzez hau urtu egingo dala. Afariaren lehenengo platera oso misteriotsua izan zan. Sopa-pure-potaje antzeko zeozer, indaba zuri zatiak hortik, bedar zapore arraroa bestetik...1.go plater likatsua. Bigarren platerak argitu euzkun aurreko plateragaz geneuzkan duda batzuk, saltsitsa zatiak ziran ta azpian laguntzeko txilistak zeuzkan orriekaz. Hortik ulertu gendun zer zan lehenengo platereko bedar zaporea. Gu afaltzen geundela, alboan lehengo frantsez taldea geneuzkan liburuak eta artikuluak eta errefugioan egoan informazio guztia ikasiz...aiii azken gauan ikastera beti... ohitura batzuk bardinak dira herrialde gehienetan. Errefugioko arduradunak oso jatorrak ziran, mahaia guk garbitzea eskatzen euzkuen, mus partida erdi erdian ohira joateko esaten euzkuen... ohira sartu ginan eta bueno, hor hasi zan zurrunga festa (festa... ta batzuk serioegi hartu eben ta zurrunga dueloa euki eben) eskerrak hor egoala arizko danak ixil arazteko, Dabiri konportateko esateko eta, hau beharbada Mondragon Unibertsitatean irakatsiko eben, Dabiren zurrungan ixilarazteko ni jotzeko.

Bueno, hau luzea izango dala emoten dau ta beste batzen jarraituko dot. Hemen amaitzen da lehenengo eguneko kronika.