2008-03-06

Ipuina

Hau lo egin ezin neban gau baten idatzi neban, beraz, ez harritu ezertaz.


Mila bider baso hori zeharkatu ostean, iratxoa galdu egin zan. Gaua non pasa jakin barik aterpe baten bila ibili zan hogeita zazpi minutu. Azkenik kanpin denda bat ikusi eban urrunetik eta bertara hurbiltzea erabaki eban. Barruan mutil bat lo egoala ikusita han lo egitea erabaki eban. Goizean goiz, iratxoa ondino erdi lo egoalarik bere neska kutuna besarkatzen egoalako irudipena zeukan ta ez eban nahi amets horretatik izartu. Begiak zabaldu eta zelako sustua hartu eban mutilaren buztan gogorra besarkatzen egoala konturatu zanean! Orduan mutila ere izartu zan ta iratxoari zer egiten eban galdetu eban.
-Ze zabiz hemen?
-Eske gauean galdu naz ta denda hau bakarrik aurkito dot lo egiteko. Zer da hor dekozun estaka hori?
-A! eh...-disimuluz- gizakiak lo gaudelarik ezin dogunez txisik egin buztanan gordetzen jaku ta horregatik goiz askotan tente-tente dekogularik izartzen gara.
-Benetan? Orduan emakumezkoak zuen txisa gordetzen dabe? Ze basoan bikote asko ikusi izan dodaz ta enborra ilargira begira dagoenean neskagana hurbiltzeko joera daukie mutilak.
-Bueno bueno... ahas dezagun kontu hau- bera beti joaten zan bakarrik mendira eta ez zuen azaleratu nahi bere inbidia- zure bidea aurkitzen ahaleginduko gara ezta? Tristea izango zan goiza denda barruan galtzea Anboto mendian zehar ibili ahal garanean. Lastima bat da Xabinaitor hemen sortu aurretik Anboto ezin ezagutu izatea, orain paisaia erabat aldatuta dago (hau ulertzeko Xabinaitor-en komikiak irakurri beharko dozuez).
Gazteak motxila arin bat zeukalarik Anboto zehar abiatu ziran.
-Portxierto! Ni Blas deitzen naz, Mariren semea ta Anbotoko kobaren herederoa.
-Ni Markel naz, Eustakio eta Mirenen semea eta beraien etxe ta udako etxearen hipoteka heredako dauena.
Aurkezpenak eginda gure bi superheroiak Anboto barrena abiatu ziran. Luze ibili ostean euskaldunak deskribatzen gintuen mito bat desegin eben. Euskaldunak mendizaleak? Bai zera! Mendirako ekipamendu asko ta jantzi asko baña nork nahiko dau alperrikako ibilaldiak egitea taberna ilun batean eskuan kaña bat dekogularik Negu Gorriak-en Lehen biziko bala entzun ahal dogunean? Gauza bat argi dago, Euskal Herrian inon baino mendi, taberna eta polizia gehiau dago. Mendia, sexu turismorako ta ez mitoak zioen bezala euskal nortasuna indartzeko. Tabernak giroa jartzeko ta poliziak giroa berotseko. Sexua, kañak eta pelotazoen izenean AMEN! Pelotazo esaten danean ez deko zerikusirik Marbellako pelotazoak hemengoekaz. Marbellan pelotazoek herria bultoz betetzen daben bitartean hemen kopetak, ipurdiak edo gorputzeko edozein atal bultoz betetzen dira.
-Ze letxeee!- Markel- Gutaz ahastu dira edo? Hemen kriston txapa aguantatzen mendian galdu garala esateko!
-Gidoilari honeri burua gehiegi joaten jako edo asko aspertzen da etxean bapatean paranoia hori jartzeko. Ta niri ez jata gustatzen jarri doztezun izena! Ez dot Blas izan nahi! Gengis Khan izena nahi dot!
Bi protagonisten errebeldiak Jaun ahalguztidunaren haserraldia biztu eban eta bapateko inetazi ekaitza sortu zan. Ekaitz honetatik ez zan inor bizirik urten ta ipuina amaitu zan.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Haurtzaroko erretratua


Gurdi zaharraren gainean eseri dira,

aitaita eta amamak ia hirurogei

eta haurrak bizpahiru urte dituenean.

Fotografoaren deira

aitaita soroko lanak utzi eta

alkondararen mangak altzatuz heldu da.

Amamak amantala kendu,

gurdi ertzean eseri eta

altzora jaso duen haurrari

—kamara seinalatuaz—

xoria begiratzeko diotso.

Larunbat arratsaldean, haizeak

intxaur hostoak eraginez

aieru igartezinak ematen ditu.

Hiruretarik inork ez du susmatzen

hogei urte geroago, azken aldikoz,

gartzelako bisita kabinan

aintzinako paisaia hori eskuetan

elkartuko direla.


Joseba Sarrionandia

Anónimo dijo...

istorieta kuriosoa...
hasierea emon dotzeu, oin bakizu zer in behar dozun, segidu. Guk pozik irakurrikuz eta.

ondo ibili

Anónimo dijo...

Ipuin idazlari sartzekotan, aurrena akats ortografiko gabe idazten ikasi behar da (errepasatu ipuna mesedez). Bestalde Euskal Herriko eta Marbellako pelotazoak bereiztu dituzu. Nik esan nahiko nuke Euskal Herrian mota guztietako pelotazoak dauzkagula. Bazter guztiak etxe, pabelloi, errepide eta trenbide sarez betetzen dituen pelotazo motak ere bai.

Arsenicum dijo...

"anónimo dijo..." jaunaren iruzkinean be, akats ortografikoak aurkitu dotaz nik. Pabelloi esan beharrean pabiloi esan beharko zeunke. Nik badakit nirean akats ortografikoak egongo direzela, batez be, Ipuinean moduen bizkaieraz idazten badot.

Aurreko iruzkinari buruzko iruzkina in ta gero... oin ipuinana xD.

Ikusten da Patxi Gallegoren eragina zure ipuinan, bazkaieraz biek, porno apur bat, bi erronbo sartzeko nahiko ez dakit baie erronbo erdi jartzeko bai, jaja.

27 minitu bilatzen ibili zala esan dozunean barregura sartu dazt. Ez ziren 27 minitu 5 segundo eta 3 centesima izengo? Eta kapin denda zenbet metrotara egon zan? 121,4 m? jaja Ingeniero bihurtzen zabilz apurka apurka.

Jaun ahalguztidunak berriz be bizia bueltatuko dotzie bigarren ipuin bat idazteko? Nork jakin... (Jaun Ahalguztidunak fijo).