2009-04-25

Biraoentzako hiru zutabeen metodoa

Kike Amonarriz-ek artikulu baten aurretik blog honetan agertu dan gai bat jorratu dau. Hau da, euskarak ia balio dauen iraintzeko. Hitz solte batzuk agertu dira bere artikuluan eta baita biraoak botatzeko hiru zutabetako metodo bat, azken hau Antton Olariagaren metodoa izanda. Zutabe bakoitzeko hitz bana hartuta eta konbinatuta ezatsegina dan zeozer lortu daiteke. Hemen hiru zutabeak jarriko dodaz ta hitz solteak ezkerreko zerrendara gehituko dodaz. Bueno ba, badakizue, jendea iraintzen hasi beharko da, ezta?

Zerri gezurti halakoa
Asto lapur madarikatua
Zorri zikin alena
Zakur alfer ustela
Putre zital nazkagarria
... ... ...

No hay comentarios: