2009-07-13

Midi d'Ossau (2.884m)

Goizeko 5:30tan izartuta gosaldu eta mendirantz abiatzen gara. Mendiaren hasieratik urrunen egoan parking-ean aparkatu ostean prestatu eta bidea hasten dogu.Image Hosting by Picoodle.com Hasiera txarrrrraaaa, mendi askotan topaten diren z itxurako bidexkak tokaten jakuz eta hor nahikotsu sufritzea tokaten jaku (Igorrek eta nik sufritu gendun, Arizkok ez eban izerdi tanta bat ere atara). Ordu t'erdiko bidearen ostean gitxi gora behera, errefugiora heltzen gara eta bertan kantinplorak edo antzekoak betetzeko aprobetxatzen dogu. Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.comErrefugiotik aurrera arrokaz betetako bidea jarraitu behar da ta gero aldapa gora barriro tximinia famatuetara heldu arte. Bertara Arizko bere nagusitasuna erakutsiz 5-10 minutuko aldeaz heltzen da. Nagusitasuna bai baña buru eskasia erakutsiz gu itxaron barik lehenengo tximinia igoten dau soka barik. Zein da arazoa? Gu heltzean euria eta txingorra hasten dala eta tximiniaren igoera arriskutsua bihurtzen dau. Igoera bertan behera itxitea erabakitzen dogu eta Arizko bertan ustea ere. Ez, broma da. Zelan edo holan gutako bat Arizkogana ietea lortzen dogu eta rapelatuz bajaten gara, lehenago gure erreflexuak proban jarrita jauzten zan harri bat saihestuz. Itxulera arina eta tristea baña aman putaseme hori ieteko irrikaz barriro hirurok!Image Hosting by Picoodle.comImage Hosting by Picoodle.com

(argazkietan sakatuta, hauek tamainu handiagoagaz ikusiko dozue, edo hori uste dot behintzat).

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Tira, ez dakit nondik hasi ere. Blogean diozu 5:30 etan jeiki ginela, eta egia da. Mendiruntz abiatu ginerako ordea 7:00 ziren. Tarte hortako kronika bat ere gustora irakurriko genuke.

7-retan irten mendiruntz eta 9 ordutako buelta aurretik dugula oraindik zer pentsatuko zenukete zuen bi lagunak 7:10-etan lehen deskantsua egin nahi dutela entzunez gero?? Ba bai, negar egiteko gogoa. Astiro astiro aurrera jarraitu ostean, argazkiak atera, ura edateko geratu, lurrean topatutako forma bereziko harriei begira egon, paisajeak kontemplatu,...etab egin ostean lehenenego tximinira heldu ginen bai eta hemen jazo zenaz pare bat metizazio egin beharrean nago.
Arizko Igor eta Toce tximini parera iritsi zain egon zen, eta tximinia eskalatzen hasi hauek tximini azpian zeudelarik. Nola da posible ur trago bat egin eta arnesa eta kaskoa jartzen 20 min baino gehiago pasatzea???

Nik orokorrean mendizale guztientzat datozen egunotan Blog hontan bertan hiruzpat lau aholku publikatuko ditut jakin dezazuen nola identifikatu Txomingero bat, berarekin mendira joan aurretik. Guztiz erabilgarria, inongo gidetan ez datorrena.

Igorsope dijo...

Arizko nominatzen dut, gure erritmoa jarraitzeko gai ez izatearren: -1

Toce dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Arizko dijo...

Txomingero bat identifikatu ahal izateko hiru ezaugarri gaurkoz:

1-Barrita energetikoak asko gustatzen zaizkie, eta behar baino hiru aldiz gehiago erosten dituzte.

2-Tripetako arazo ugari izaten dituzte. Gasa noiznai botatzen dute. Mendizaleak beti beraien aurretik joatea komeni da.

3-Beraien ametsa mendi puntara kotxez igotzea da. Kotxea gertuen dagoen aparkalekutik 5 minutura utziz gero, tarte hortako 4,5 minutu kexatu eta kexatu igarotzen dituzte.

Toce dijo...

Begira nork dioen hori...BARRITAMAN!!!

Anónimo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por un administrador del blog.
Anónimo dijo...

argazki politek atara dozuez behintzet, como buenos txomingeros!